Kemen Dantza Taldea

Jose Antonio Loidi Bizkarrondo 12

20304 Irun (Gipuzkoa)

Tel: 686 872 207

kemen@kemendt.com

Kemen Dantza Taldea

ADAXKA DANTZA ESKOLA

Adaxka dantza taldea Kemenen harrobia da. Bidasoaldean haur eta gazteei dantzan hezteko eskaintza egiten diegu, eremu ezberdinetan dantza eskolak antolatuz. Egun, dantza eskola hauek Hondarribiako Talaia ikastola eta musika eskola, Irungo Txingudi, Elatzeta eta Eguzkitza ikastetxeak eta noski Kemenen egoitzan antolatzen dira.

 

 

 

4 urtetik 16 urtera bitarteko 300 haur eta gazte inguruk osatzen dute harrobia.                

 

 

 

Urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu Adaxkak, hala nola San Tomas eguneko dantza saioa, urteko saio nagusia, edo Hondarribia dantzanen baitako Adaxka eguna. Hauez gain, Kemenek antolatzen duen euskal herri inauterian ere parte hartzen du harrobi guztiak.

 

 

Gainera, azken urteetan, nazioarteko gazte taldeekin elkartrukeak antolatu ditu Adaxkak, beste herrietako kulturak ezagutu eta gure kultura ezagutzera emateko aukera gazteei eskainiz.

Erabilpen baldintzak