Kemen Dantza Taldea

Jose Antonio Loidi Bizkarrondo 12

20304 Irun (Gipuzkoa)

Tel: 686 872 207

kemen@kemendt.com

Kemen Dantza Taldea

Luzaideko dantzak dira Baxenafarroako ezagunenak; Kemenek lehen aldiz 80. hamarkada amaieran landu zituen.

Luzaide

Dantza multzo hau aratuste edo inauteri garaian dantzatu zen garai batean Nafarroako inguruko haranetako eta iparralde osoko dantza ohiturari jarraituz. Folklorista aditu gehienen ustez, Kristautasun aurreko garaietan Bolant egunean gaur egun ezagutzen den modura (Axeri besta garai baten) neguaren amaiera eta udaberria bazetorrela ospatzen omen zen, Kristautasunari helduta Pazkoaren hasiera eta 40 eguneko baraualdiaren hasiera.

Alabaina, gaur egun, gazte eta herritar asko kanpoan bizi edo lan egiten dutenez, Aste Santura arte atzeratu da ospakizuna, herritarrak berriro herrian batzen diren epea.

Bolanten ohitura hau oso ezaguna zen lurralde osoan zehar, batik bat Izpura, Bidarrai, Baigorri eta Donibane Garazin. Herrialde hauetan Bigarren Mundu Gerratea geroztik galdu izan dira ohitura hauetako asko. Galdutzat eman zen bolanten tradizio hau, mugaz bestaldera Luzaiden mantendu izan da, 60ko hamarkadan berreskuratu zelarik eta gaur egun, inguruko beste herri batzuetara ere zabaldu da.

Kemenek, zazpi euskal probintzietako dantzak jorratzen ditu, nahiz eta Gipuzkoakoak bereziki landu.

Aipatzekoak dira dantza hauen interpretazioan bi ezaugarri: Batetik, inauteri segizio den arren, ez da maskarada bat (maskaradaren zentzu osoan). Bestetik, ez dira inauterietako dantzak, nahiz eta garairen batean  inauteri garaian kokatu, dantza hauek beste sasoi batzuetan ere dantzatu izan dira.

Kabalkada hauen ordena eta formazioa, oso jerarkizatua da, egitura militarrarekin antzekotasun handiagoa du, inauterietako formazio informal eta anarkikoekin baino.

 

Dantzak

  • JAUZIAK
  • KONTRADANTZAK
  • BESTA BERRI
  • TOBERAK
  • DANTZA LUZE

 

Erabilpen baldintzak