Kemen Dantza Taldea

Jose Antonio Loidi Bizkarrondo 12

20304 Irun (Gipuzkoa)

Tel: 686 872 207

kemen@kemendt.com

Kemen Dantza Taldea

Lapurdiko dantzen artean, inauteritako dantzak dira aipagarrienak.

Inauteriko Dantzak

Lapurdiko inauterien barnean, hainbat herritan etxez-etxe eskean ibili ohi den konpartsa pertsonaia ugarik osatu izan dute. Hala nola Banderaria, Kaskarotak, Besta-gorriak, Ponpierak, Kotillun-gorriak eta Jaun eta Andereak.

Eskean doazen bitartean besteak beste makil dantzak, fandangoa eta arin-arina dantzatzen dituzte. Hauez gain, Aita Donostiak Soka-dantza, Zapatain-dantza eta beste hainbat doinu ere jaso zituen.

  • IRRI DANTZAK
  • BIZARGIN DANTZA
  • ZAPATAIN DANTZA


Kontradantzak

XIX.mendean zehar, Europan zehar modan jarri ziren dantzak gure herrietan ordurarte dantzatzen zirenei lekua kentzen hasi ziren. Gerora ordea, indarra galduz joan dira, gaur egun herri dantza izatetik, dantza taldeen egitarauen zati izatera igaro direlarik.

 

Jauziak

Jauziak dira, gure artean Muxikoak izenaz ezagutuak, beraien arteko esanguratsuenak hala izena baitu, hauen egitura borobilak erakusten duen moduan Iparraldeko dantzen artean zaharrenak.

Doinuen luzera eta izaeraren arabera Jauzi eta Segidak bereiz daitezke,  nahiz eta gaur egun bereizketa hau oso nabaria ez izan.

Erabilpen baldintzak