Kemen Dantza Taldea

Jose Antonio Loidi Bizkarrondo 12

20304 Irun (Gipuzkoa)

Tel: 686 872 207

kemen@kemendt.com

Kemen Dantza Taldea

INAUTERIAK

Kauterak

Kemen Dantza Taldeak Irungo inauterietako ekitaldietan parte hartu du urteetan zehar. Inauteri garaiari hasiera emateko, Irungo Atsegina elkarteak antolatutako Kauterak Irungo kaletan zehar ibiltzen dira kantari eta musika joaz. Brahms konposatzailearen 5. Hungariar Dantzaren erritmora Kemen Dantza Taldeak koreografia hungariarra plazaratzen du urtero.

 

Euskal herri Inauteria

Azken urteetan, Euskal Herriko inauterietako tradizioa zabaltzeko, inauteri asteburuko larunbatean, Irungo kaleak dantza eta musikaz betetzen ditugu. Kemeneko harrobi den Adaxka Dantza Taldeak, Irungo eta Hondarribiko eskoletako haurrek, Euskal Herriko inauteri festetako errepertorioa lantzen dute ikasturtean zehar, beste dantzen artean, eta ikuskizun bihurtzen dituzte Irungo hainbat guneetan.

 

Puska Biltzea

Irunen ohitura denez, hainbat elkartek nekazal inauterien tradizioa mantendu egiten dute inauteri asteburuan zehar. Kemen Dantza Taldeak Olaberria auzoko baserri eta etxeak bisitatzen ditu igande goizez, bertako atariak garbituz, etxekoentzat erromeriak antolatuz, eta goizaldea goxatzeko puskak bilduz.

 

 

ADAXKAREN SAIO NAGUSIA

Adaxka Dantza Taldeak, Kemenen egoitzan bertan, eta Irungo eta Hondarribiko eskoletan ikasturtean zeharreko lana erakusteko, ekitaldi garrantzitsu bat egiten du urtero. Aste Santuaren bueltan, eta urteetako ohituraz Amaia Kultur Zentroan egiten den saio honetan, Euskal Herri osoko dantza, musika eta ikuskizunak taularatzen dituzte 150 haurrek baino gehiagok. 3 eta 4 urteko hasiberrienen ilusio eta jolas-dantzetatik, koxkorrenen esfortzu eta trebetasuna ikusteko aukera paregabea izaten da guraso, familia eta edozein ikuslerentzat orokorrean.

 

 

 

HONDARRIBIA DANTZAN ASTEBURUA

2007an izan zuen sorrera ekimen honek, Kemen Dantza Taldeak eta Hondarribiko Udalak antolatuta. Orduz geroztik, urtero izan dugu, Euskal Herriko eskualde ezberdinetako dantza taldeen dantzaldia ikusteko aukera maiatzean.

Asteburua behar bezala prestatzeko, Larrain-dantza ikastaroa antolatzen da astean zehar; ostiral arratsaldez, euskal folklorearen inguruko hitzaldia izan ohi dugu, euskaldun adituen eskutik; larunbata dantzari taldeen txanda izaten da, beren herriko dantzak plazaratzen dituzte, eta eguna erromeriarekin amaitzen dugu. Igande goizean, Adaxka Dantza Taldeko haurrek ematen diote itxiera dantza asteburuari.

 

 

 

 

IRUNGO JAIAK

San Juan bezperako soka dantza

San Juan bezperako gauean, Irungo San Juan Plazako suaren inguruan hasiera ematen diete Kemen Dantza Taldeko kideen San Pedro eta San Martzialetako jaiei. Mutil dantzariek soka osatzen dute plazan zehar, eta aurreskulari eta atzeskulariak Desafioa dantzatzen diote elkarri. Jarraian, gainontzeko mutilek Alpargata dantzatzen dute. Ondoren, Kemeneko poxpolinak agertzen dira plazan, eta ohorezko dantzen ondoren, fandango eta arin-arinarekin ematen dute sua pizteko seinalea.

 

San martzialetako saio nagusia

Kemen Dantza Taldeak, urtean zeharreko bere lana agertzera emateko, San Martzial jaietan egiten du bere dantza eta musika saio nagusia.

 

Arratsean, ordu eta erdi inguruko saioan, Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantza eta doinuak taularatzen dituzte, tradizio eta trebetasunez beteriko ekitaldian.

 

Euskal folklorearen  mantentze eta zabaltze lanetan aritzen da Kemen Dantza Taldea bere ohiko jardueran, eta lan honen fruitua eskualdeko ikusleen esku uzten du, gure dantza, musika, jantzi, tradizio eta ohitura aberatsenak antzeztuz.

 

 

EUSKAL JIRA

Urtero Abuztuko lehen larunbatean antolatzen den Euskal Jiran parte hartzen du Kemen dantza taldeak, dela kalejiran dantza jakin bat erakutsiz, edota gure grudiaren atzetik.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IRUN ETA HONDARRIBIKO TXISTULARI ALARDEAK

Udara aldean, Irun eta Hondarribiako Txistulari Bandekin, eta Irungo Atsegina Abesbatzarekin batera bi ekintza egiten ditu taldeak.

Ekaina bukaeran Irunen, Santiago Frontoian izan ohi da, eta Uztailan berriz Hondarribiko Gipuzkoa plazan.

Bi ekintza hauek txistulari taldearen kontzertuak dira, betiko abesti eta egungo moldaketak jotzen dituzte, eta abesbatzaren ahotsekin eta Kemenen dantzarekin uztartzen dituzte.

 

 

 

 

 

 

 

HONDARRIBIAKO SAIOA

San Martzial jaietan Irunen egiten den moduan, Hondarribiako jaietan ere ordu eta erdi inguruko dantza saioa eskaini izan du taldeak. Bertan, Euskal Herriko puntu ezberdinetako dantza eta doinuak taularatzen dituzte. Euskal folklorearen  mantentze eta zabaltze lanetan aritzen da Kemen Dantza Taldea bere ohiko jardueran, eta lan honen fruitua eskualdeko ikusleen esku uzten du, gure dantza, musika, jantzi, tradizio eta ohitura aberatsenak antzeztuz.

 

SAN TOMAS EGUNA

Irungo tradizio folklorikoa eta kultura sustatuz, Kemen Dantza Taldeak San Tomas eguneko Urdanibia Plazako ekitaldian parte hartzen du, urtero dantza saio ezberdin bat taularatuz, eta ohikoa den Larrain-dantzarekin itxiera emanez eguneko ekitaldiei.

 

NAZIOARTEKO JAIALDIAK

Kemenen Dantza Taldearen xedeetako bat, euskal kultura eta folklorea mantendu eta zabaltzea izanik, Euskal Herritik haratago ere iristeko ahalegina egiten du. Nazioarteko folklore jaialdietara bere errepertorio nagusia eramaten du, eta beste herrialdetako kultura eta dantzak ikastearekin batera, Euskal Herria irudikatu eta gure kultura ezagutzera ematen du bertako biztanleen artean.

Gure kulturak, ohiturek eta dantzek badute hainbat berezitasun. Gure dantzek beren izaera, jatorri eta estiloa dute, Europako beste herrialdetakoekin antzik ez duena. Gure errepertorioa, bereziki zabala da, eta Europa mailan mantentzen diren adierazpen folkloriko aberatsenetarikoa jasotzen du.

Bere bizi osoan, Kemen Dantza Taldeak herrialde ezberdinetako jaialdietan parte hartu du:

  • 1979 Cognac (FRANCE), UNESCOk antolaturiko Festibala.
  • 1983 Bartzelona (CATALUNYA)
  • 1984 Midlekerke (BELGIKA). Nazioarteko Festibala.
  • 1985 Bordele (FRANCE)
  • 1986 Pescara (ITALIA). Nazioarteko Festibala.
  • 1987 Lleida (CATALUNYA)
  • 1988 El Vendrell (CATALUNYA)
  • 1989 Barbastro (ARAGOA)
  • 1990 Oloron (FRANCE). Nazioarteko Festibala.
  • 1992 Tallin (ESTONIA). Nazioarteko Festibala.
  • 1993 SALAMANCA
  • 1995 Lodz (POLONIA). Nazioarteko Festibala.
    •      VALLADOLID
  • 1996 Copenague (DANIMARKA). Nazioarteko Festibala.
    •      Peñíscola (VALENCIA)
  • 1997 Montoire (FRANCE). Nazioarteko Festibala.
    •      VALENCIA
    •      Tortosa (CATALUNYA)
  • 1998 Vrsac (JUGOSLABIJA). Nazioarteko Festibala.
  • 1999 Roccalumera (ITALIA), Nazioarteko Festibala.
  • 2000 Bordele (FRANCE)
    •      Whitby (INGALATERRA). Nazioarteko Festibala
    •      Yalta (UKRANIA). Nazioarteko Festibala.
  • 2001 Sakai City (JAPONIA). Nazioarteko Festibala.
  • 2002 Gouveia (PORTUGAL). Nazioarteko Festibala.
  • 2003 Allwick (INGALATERRA). Nazioarteko Festibala.
  • 2004 Tourhout (BELGIKA). Nazioarteko Festibala.
  • 2006 Lefkas (GREZIA). Nazioarteko Festibala.
  • 2008 Sarvar (HUNGARY). Nazioarteko Festibala.
  • 2009 Beskidy (POLAND). Nazioarteko Festibala.
  • 2010 Les Preses (CATALUNYA). Adaxka elkartrukea.
    •      Maintenon (FRANCE). Nazioarteko Festibala.
  • 2011 Schagen (NETHERLAND). Nazioarteko Festibala.
  • 2012 Saint-Pol-de-Léon (BRETAGNE). Adaxka elkartrukea.
    •      Subotica (SERBIA). Nazioarteko Festibala.
  • 2014 Blanes (CATALUNYA). Adaxka elkartrukea.
  • 2015 Sàtoraljaújhely (HUNGARY). Nazioarteko Festibala.
  • 2016 Carlet (VALENCIA)

Erabilpen baldintzak