Kemen Dantza Taldea

Jose Antonio Loidi Bizkarrondo 12

20304 Irun (Gipuzkoa)

Tel: 686 872 207

kemen@kemendt.com

Kemen Dantza Taldea

Maskarada da Zuberoako dantzarik ospetsu eta ikusgarriena.

Zuberoako Kadrilak

Azken urteetan Kemen dantza taldeak bere errepertorioari gehitutako dantza sorta hau, neska mutilek bikoteka dantzatzen dituzten dantza herrikoiek osatzen dute, makil jokoz, muxikoz, kontradantza etabarrez osatuak.

XIX. mendean zehar, Europan zehar modan jarri ziren dantzak gure herrietan ordurarte dantzatzen zirenei lekua kentzen hasi ziren. Gerora ordea, indarra galduz joan dira.

Zuberoako kadrilen barnean kokatzen diren kontradantzak, maskaradarekin batera dantzatu izan dira zenbait urtetan.

 

Maskarada

Zuberoako probintzian inauterietan konpartsa berezi bat ibili ohi da herriz herri,  antzerki, dantza eta kantuz beteriko eszena ezberdinez osatutako ikuskizuna antzeztuz.

Maskaradan pertsonaia ezberdinak igaroaz joango dira, orokorrean bi taldetan bereiz ditzakegularik :

  • Lehenengo taldea “Gorriak” izenaz ezagutzen dena, Txerreroa, Gathuzaina, Kantiniersa, Zamaltzaina, Entsenaria, Marexalak, Kukuieroak, Jaun ta Anderea eta Laborari ta Laborarisa pertsonaiek osatzen dute. Gorrien berezitasun nagusiak dantzarako trebezia, ordena eta itxura ona dira.
  • Bigarren taldean, aldiz, “Beltzak” izenez ezagunak diren pertsonaiak aurkitzen ditugu: Buhameak, Khauterak, Txorrotxak, Kherestuak. Pertsonaia hauetatik nabarmentzen dena beraien itxura zikina, disziplina falta eta basakeria dira, hau da, gorrien aurkako ezaugarriak.


Maskaradak bisitatzen duen herriko kaleak goizean goizetik inauteri izpirituz betetzen dira, dantza eta funtzio nagusienak bazkaldu ostean hasiko direlarik; Barrikada jaustia,  Aintzina pika, Gabota, Branlea, Maritxalen dantza, Kerestu dantza, Satan-dantza, Txorrotxak, Buhameak, Godaleta, Kauterak...

Erabilpen baldintzak